domingo, 31 de octubre de 2010

Hezur, hezur, bihurtu begi


Hezur, hezur, bihurtu begi,
begi, begi, begiratu niri,
eta esan´´jarri zaitez eder, dama txuri,
begira nor sartu den, zure etxeko atetik,

Zubian ikusi zenuen izaki eder berbera da,
bizi ziñenean zuk bakarrik maite zenuena, 
baina beste gizakiek ez zuten zuen maitasuna
ondo ikusi, bera bai zen hil eziña, eta zu,
berak mundu ontan zeukan gauza bakarra.

Eta horregatik, gau illun batean, zu eta bera,
zubi gaiñean, besarkatuta zeundeten bitartean,
bera zure barrukoa edaten, zu bera muxukatzen,
zerbaitek, eskopeta eta mespresuaren barrutik 
ateratzen den gauza batek, zure gorputzaren kontra
talka egin zuen, zu hiltzen, zuen munduak betirako banantzen.

Eta horregatik begiratzen duzu beti lehiotik kampora,
zubia dagoen aldera, eta orain izango balitz bezala,
bere ausardiaz gogoratzen zara, berak zure ahurkariak
hiltzeko zituen eraz ere bai eta zuri hil zizun gizakia hil zuen eraz,
zurengandik hiltzeko gai ere gai bai zen bera, dama txuriaren, 
edertasunaren eta barruko lore gorrien benetako maitalea.

Eta horregatik zure buruak dio beti:

<<Hezur, hezur, bihurtu begi,
begi, begi, begiratu niri,
eta esan´´izaki ederra iritsi da, dama txuri,
eta orain sartzen hari da, zure etxeko atetik>>